2026ko ibilaldia

Egilea: mendi taldea | Data: 2026/04/26 07:30 | Prezioa: 7,00€ | Nork hartu dezake parte?: Edozein pertsonak

Izena emanIzena eman dutenen zerrenda

Abiapuntua Gurutzeko Frontoian goizeko 7:30ean.

Aurrez izena eman dutenei irteera baino lehen orri bat banatuko zaie. Orri horretan ibilbidea jarraitzeko mapa bat, Wikiloc-eko QR kodea eta irteerako, helmugako eta kontrol-puntuetako igarotze orduak apuntatzeko tokia egongo dira.
Bestalde, momentuan bertan ere izena emateko aukera egongo da.
Ibilaldian zehar hainbat leku aipagarritik igaroko gara: Aizarte, ondoren Malkorra erreka zeharkatuz Irungo barrena sartu eta gorantz jarraituko dugu Agirrera. Handik Arburura iritsiko gara, bertako bistak gozatzeko aukera paregabearekin. Jarraian jaitsiera hasiko dugu Makatzaga eta Bekoerrota aldera, eta ondoren Zubeltzuko tontorrera igoko gara, bidean ere paisaia ederrez gozatzeko aukera izango dugularik.
Hemendik Elatzeta inguratu eta Mokozorrotz aldera joko dugu, izen bereko erreka jarraituz Guadalupe baserrira iritsi arte; bertan berriro Oiartzunen sartuko gara. Amaitzeko, Arkalen zehar txango txiki bat egingo dugu, eta ondoren elkartean merezitako hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dugu.
Une aproposa izango da indarrak berreskuratzeko giro ezin hobean.
Aurtengo ibilaldia, ohikoa den bezala, ohikoak ez diren bidetatik igaroko da, eta eguraldiak laguntzen badu, bista zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu.
Edonork parte har dezake, bakarka zein taldean: familiarekin, lagunekin edo bidean topatzen diren lagunekin.
Igandeko goiza mendian primeran pasatzeko aukera aparta




7,00€

Izena emanIzena eman dutenen zerrenda

Galderak eta erantzunak

Haurrek ere ordaindu behar dute?

Helduek bakarrik ordaindu behar dute.

Ibilaldiaren egunean bertan izena eman daiteke parte hartzeko?

Bai, ez dago arazorik, baina lagungarria da antolaketarentzat, ahal bada aurretik izena ematea.